XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala eta guztiz ere, oraindik bizirik gaude.

Baina, ongi bizitzeko, aire garbia arnastu behar dugu.

Bestela, biriketara sartzen denez gero, aire satsutuak kaltea handiak sor ditzake gure osasunean.

Zer egin daiteke satsuduraren aurka? Fabrikek ez dute horrenbeste zikinkeria bota behar eguratsera; eta horretarako ba dute konponbiderik.

Aire satsutua garbitzeko eta kea eta gasak kentzeko balio duten iragazki batzu daude.

Tximiniara bidali aurretik, iragazki hauen barrutik pasa erazi behar dira gas guztiak.

Horrela eginik, ez da hainbeste aire satsutu jaurtikitzen eguratsera, eta hau garbiago gordetzen da.

Bestelako maila batetan, geuk ere zikintzen dugu airea.

Adibidez, gela hitxi batetan gaudela, jende asko badago, edo eta jendea tabakoa erretzen ari bada, laster egiten da usain txarra, eta bertako airea zikinduz doa.

Horregatik, batzutan leihoak zabaltzea komeni da, gela barruko aire zikina kanpora irten dadin, eta kanpoko aire garbia barrura sar dadin.

Sukaldeetan ere, janariak prestatzean, zikindu egiten da bertako airea.

Horregatik, gaur eguneko sukalde modernoetan aire ateragailuak jartzen dira, sukaldeko airea berriztatzeko.